Eskolak
Herrian bi eskola badira, haur eskolatik lehen maila bururatu arte.
Eskola publikoa
Harremanetarako solaskideak : Maylis Dublanc eta Corinne Hamidat
Tel : 06 08 95 51 36
E-posta : mailuxi@gmail.com
Andra Maria eskola
Zuzendaria: Marie Agnès Guichenducq Dermit.
Tel: 05 59 37 98 46.
Gertakariak :
MUS TXAPELKETA, urte guziz, Bazko ondorengo igandean. BIXKOTX salmenta, bat Bazkoz, bat Omiasainduz.
HELETAN GAINDI: gure herriko auzoguneen ezagutarazteko ibilaldi herrikoia; oinezko 2 ibilaldi zirkuitu —horietako 1 familian egitekoa—, eta mendi bizikletazko 2 zirkuitu —horietako bat teknikoagoa—.
Eskola zerbitzuak
Haurtzaindegia: Herriak eskola inguruko haurtzaindegi zerbitzua proposatzen du, 7:30etatik 8:35era goizetan, eta 16:15etik 18:15era arratsetan. Erabilera guziz 1€-ko parte hartzea galdegiten da.
Jantegia: 2 eskoletako ikasleak eguerdi guziz Idioinia ostatuan biltzen dira.
Garraioa: Kontseilu Orokorrak antolatzen du, eta Transports Eliçagaray enpresak gauzatzen.
Kirol hezkuntza : EHEko kirol animatzaile bat, Christophe Heguy, astean behin jiten da 2 eskoletara.
Aisialdi harrera
“Goxo-Lekua” aisialdi gunea EHEren herri arteko aisialdi gune elebiduna da.
Michèle Heguy du zuzendari.
Egunez antolatzen da, 9:30etik 17:30era, eskola opor guziez, Eguberriz salbu, Irisarriko eskola publikoan.
Gunean proposatu jarduerak orotarikoak dira, Iholdiko kantonamenduko eta inguruko 3 urtetik 16 urte arteko haur eta gazteei zuzenduak. Herri barnetik garraioa antolatua da.
“Goxo-Lekua” aisialdi gunea
Laborantza multzoa
64640 IHOLDI
Tel.: 05 59 37 66 65
Sakelakoa: 06 73 73 70 16
E-posta: goxolekuaiholdi-oztibarre.com
Liburutegia
Herriko etxean denei zabalik den liburutegia bada, herriko etxea zabalik den tenoreetan.
Hala, liburuak maileguz hartzen ahal dira; eta, Kontseilu Orokorraren bibliobus dispositiboari esker, erreserbak erregularki berritzen dira.
Genero guziak proposatzen dira: haurrendako liburuak, komikiak, eleberriak, dokumentalak…