Erabilera-baldintza orokor hauek (hemendik goiti EBO deituak) https://helette.fr helbidea duen webguneari aplikatzen zaizkio (hemendik goiti “Webgunea” deituari). Webgune hau erabiliz gero, beherean zehaztu Webgunearen EBOak onartzen dituzu. Baldintza hauek onartu nahi ez badituzu, otoi, Webgune hau ez erabil. Webgune honen bisita eta/edo erabilera oro baldintza hauen araberakoa izan behar da.
WEBGUNEAREN XEDEA
Heletako herriko etxeak Webgune hau erabiltzaileen informazio pertsonalerako zabaldu du. Webgunea Heletako herriko etxea, bere jarduerak, bere produktuak eta zerbitzuak hobeki ezagutu nahi dituzten Interneteko erabiltzaile guziendako garatu da.
LEGE OHARRA
1- Webgunearen editorea
Webgune hau Heletako herriko etxeak editatzen eta eskaintzen dizu.
Webguneari/edukiari buruzko infoak : Zure herriko etxearekin harremanetan jar
2- Webmaster & Hosting Manager
BIXOKO komunikazio agentzia
3 – Webgunearen ostatatzea
OVH
2 rue Kellermann
59100 Roubaix – France.
4 – Informazioak – Argazki-kredituak
Egitura orokorra, testuak, irudi animatuak edo finkoak, soinuak, logoak eta webgune honetako beste osagai oro webgunearen operadorearen jabetza esklusiboa dira. Webgunearen operadorearen berariazko baimenik gabe Webgune honen osoki ala partez irudikatzea, edozein bideren bidez, debekatua da eta Jabetza Intelektualaren Kodearen L.335-2 eta hurrengo artikuluek zigortu arau-haustea da.
JABETZA INTELEKTUALA
Webgunea osatzen duten ala bertan agertzen diren elementu grafiko, irudi, testu, soinudun edo soinurik gabeko animazio sekuentzia, logo, marka eta produktu izen oro Jabetza Intelektualaren legeek babestuak dira eta, kasuaren arabera, Heletako herriko etxearen ala herriko etxeari edukiaren webgunean agerrarazteko baimena eman dion hirugarren baten jabetzak dira.
Webgune oso hau Jabetza Intelektualari buruz indarrean dagoen legeek babestu obra da. Erreprodukzio edo/eta irudikapen partzial edo oso oro debekatua da, Heletako herriko etxeak aitzinetik eta idatziz baimenik ematen ez baldin badu.
Heletako Herriko etxearen izena, logoa eta leloak Heletako herriko etxeak erregistratu markak dira, besterik adierazten ez baldin bada. Herriko etxeak aitzinetik idatziz baimenik eman gabe egin erreprodukzio, erabilera eta/edo aldaketa oro faltsutze gisa kontsidera daiteke eta epaitegi eskudunen aitzinean epai daiteke.
Webguneko edukien partez ala osoki telekargatzea, kopiatzea, irudikatzea, egokitzea, itzultzea eta/edo aldatzea, eta beste Webgune batera edo beste edozein euskarritara transferitzea (paperezkoa, euskarri numerikoa, filma, etab.) zorrozki debekatuak dira.
ERANTZUKIZUNA
1 – Webgunearen sarbidea, funtzionamendua eta jarraikitasuna Heletako herriko etxeak ezin du bermatu webgunearen sarbidea, funtzionamendua eta jarraikitasuna etenik gabe eta akatsik gabe gertatzea. Webgunearen sarbideari, funtzionamenduari eta jarraikitasunari buruz, Heletako herriko etxeak bitarteko betebeharra besterik ez du. Heletako herriko etxea ezingo da webgunearen erabileraren ondoriozko zuzeneko edo zeharkako kalteen erantzule izan, edozein izanik ere horien zergatia; bereziki, Heletako herriko etxea ezingo da birusen bidez gertatu datu aldaketen edo iruzurrezko sarbideen edo/eta ustekabeko transmisioen erantzule izan. Gisa berean, ez du erantzukizunik ukanen materialari, programei eta softwareei edo Interneteko sareari ezinbesteko kasuak, panak eta arazo teknikoak gertatzen baldin bazaizkie, webgunearen moztea ala geldiaraztea eragiten baldin badute. Bestalde, Heletako herriko etxeak ez du batere erantzukizunik hartuko ordenagailua gaizki baliatzen baldin bada ala webgunea baliatzen den bitartean ezbehar bat gertatzen baldin bada; bereziki, edozein erabiltzaileri kalterik gertatzen baldin bazaio, informatika-ekipamenduak eta barnean dituen datuak andeatzen baldin bazaizkio eta horrek bere jarduera pertsonal, profesional edo komertzialean eraginik baldin badu, Heletako herriko etxeak ez du sekula horren ardura bere gain hartuko.
2 – Webgunearen edukia
Heletako herriko etxea webgunean zabaltzen den informazioaren zehaztasuna eta eguneratzea bermatzen saiatzen da, ahal duen neurrian, eta edozein mementotan eta jakinarazi gabe edukiaren zuzentzeko eskubidea du.
Hala ere, Heletako herriko etxeak webgunean eskuragarri den informazioaren zehaztasuna, zehaztasuna eta osotasuna ezin ditu bermatu.
Ondorioz, kasu hauetan Heletako herriko etxeak ez du erantzukizunik ukanen :
– Webgunean agertzen diren informazioei lotu zehaztasun eta zuzentasun eskasa ala huts egiteak,
– Hirugarren bat webgunean sartzea, webgunean eskuragarri den informazioaren aldatzea eta horrek edozein kalteren eragitea,
– eta, oro har, Webgunea baliatzeagatik ala bertatik zuzenean ala zeharka hartu informazio orori eman sinesgarritasunarengatik sortu zuzeneko edo zeharkako kalte oro, horien zergatiak, jatorriak, izaera eta ondorioak edozein izanik ere.
DATUEN ERABILERA
Gune honetan informazio pertsonalak biltzen dira. Datu Pertsonalak “edozein gisatan, zuzenean ala zeharka, dagozkien pertsona fisikoak identifikatzea ahalbidetzen duten informazioak” dira.
Erabiltzailearen datu pertsonalen bilketa eta tratamendua Frantziako legearen (2004ko agorrilaren 6ko legeak aldatu 1978ko urtarrilaren 6ko 78-17 legea) eta datu pertsonalen babesteko Europako zuzentarauen (2002ko uztailaren 12ko 2002/58 eta 1995eko urriaren 24ko 95/46 Zuzentarauak) araberakoak dira.
Frantziako legediaren arabera, erabiltzaileak berari buruz bildu datu pertsonalen kontsultatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea du.
Eskubide horien baliatzeko, Webguneko Harremanetarako sailaren bitartez gurekin harremanetan jar.
Erabiltzaileari buruzko informazio pertsonalik ez zaio nehori uzten, ez eta pentsatuak ez diren xedeetarako baliatzen ere. Aldiz, estatistika anonimoen egiteko datu-tratamenduak egiten ahal dira.
HIPERESTEKAK
Webguneak beste webgune batzuetarako hipertestu estekak ukan ditzake. Erabiltzaileak Webgune honek aipatzen dituen webguneetako bat bisitatzen baldin badu, Heletako herriko etxeak erabiltzaileari aholkatzen dio hango politikaren irakurtzera, bereziki datu pertsonalen babesari dagokion partea. Heletako herriko etxeak ez du inolako engaiamendurik hartzen Webgunearen erabiltzaileek horren bidez bisita dezaketen beste webguneei buruz, eta Heletako herriko etxeak ez du beste sozietateen edukiaren, funtzionamenduaren, sarbidearen, politiken eta jokabideen erantzukizunik. Webgune honetarako hipertestu-esteka ororen sortzeko, esteka sakona izan ala ez, Heletako herriko etxearen onespena beharrezkoa da.
COOKIEAK
Guneak bi cookie mota ezartzen ditu erabiltzailearen ordenagailuan. 1 Interesdunak eman informazioak atxikitzen dituzten cookieak Cookie horiek erabiltzailearen webguneko nabigatzeari buruzko informazioa erregistratzen dute eta erabiltzaileak bere bisitan sartu informazioa atxikitzen dute (izena eta helbide elektronikoa). Hala, hurrengo bisitan erabiltzaileak ez ditu berriz sartu beharko. Heletako herriko etxeak erabiltzailearen hurrengo bisitetan kontsultatzen ahalko ditu. 2 Erabiltzailearen nabigazioari buruzko informazioak atxikitzen dituzten cookieak. Webgune honek Google Analytics baliatzen du; hau da, Google Inc-ek eskaintzen duen Interneteko webgune analisi-zerbitzua (hemendik goiti “Google” deitua). Google Analytics-ek cookieak baliatzen ditu Heletako herriko etxearen laguntzeko erabiltzaileek duten webgunearen erabileraren aztertzen. Erabiltzaileen webgunearen erabilpenari buruzko cookieek sortu datuak (erabiltzailearen IP helbidea barne) Googlek Estatu Batuetan kokatu zerbitzarietara transmititzen eta bertan atxikitzen ditu. Googlek informazio hori baliatzen du erabiltzaileen webgunearen erabileraren ebaluatzeko, Heletako herriko etxeari webgunearen jarduerari buruzko txostenen helarazteko eta Webgunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin lotu beste zerbitzu batzuen eskaintzeko. Googlek datu horiek hirugarrenei helarazten ahalko dizkie, legez behartua izanez gero edo hirugarren horiek datuak Googleren izenean prozesatzen dituztelarik; bereziki, webgune honen argitaratzailea den Heletako herriko etxea. Googlek ez du erabiltzailearen IP helbidea Googlek duen beste edozein daturekin lotuko. Webgune hau baliatuz, erabiltzaileak berez onartzen du bere datu pertsonalak Googlek trata ditzan, goian azaldu baldintzetan eta xedeetarako. Informazio horiek bi astez egoten dira erabiltzailearen ordenagailuan. Erabiltzaileari jakinarazten diogu cookieen erabilera desaktiba dezakeela, bere nabigatzailean parametro egokiak hautatuz. Hala ere, desaktibazio horrek webgune honen zenbait funtzio traba ditzake.
ZUZENBIDE APLIKAGARRIA
Webgune hau Frantziako legeriaren araberakoa da. Webguneko eduki, eskaintza eta zerbitzu guziak indarrean dagoen Frantziako araudiak arautuak dira. Webgune honi buruzko interpretazio, kontrakotasun eta erreklamazio oro Frantziako Auzitegien eskumenekoa da. Lege ala arau baten arabera ala eskumenezko jurisdikzio baten behin betiko erabaki baten ondorioz EBOetako erabakietako bat baliogabe jotzen baldin bada, beste erabakiek indarrean izaten segituko dute.
EBO-EN ALDAKETA
Heletako herriko etxeak, nahi baldin badu eta noiznahi, baldintza hauen guzien edo parte baten aldatzeko, gehitzeko ala ezabatzeko eskubidea du. Erabiltzailearen ardura da aldizka webgunearen EBOen kontsultatzea.