Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat volutpat. Ut wisi enim ad

Discover Places

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh
Image Alt

Elkarteak

Heleta herri dinamikoa da eta elkarte anitz ditu.

SOROPILA

SOROPILA elkartea 2009ko otsailean sortu zen, kultur eta arte animazio proiektu baten garatzeko, Santa Maria lekuaren inguruan.

Santa Maria XI. mendeko etxe gotortuaren izena da. Heletan dago, Baigura mendiaren oinetan. Bertan, ikusgarriak eta kultur ekitaldiak antolatzen dira (erakusketa, kontzertu, antzerki, performance, hizkuntza trukaketa…).

Santa Maria zer da?
-Asteroko kurtso/tailerren egiteko lekua: dantza modernoa, yoga, capoeira, grabadura, arte plastikoak.
-Artistendako egonaldi gunea: ikusgarrien sortzeko, performance ala erakusketa baten prestatzeko.

Haurrendako tailer pedagogikoak ere antolatzen dira.

Zerbitzuak: kontzertuak & ikusgarriak, asteroko kurtsoak, arte tailerrak, hizkuntza trukaketak.
Tel 1: 05 59 37 98 84
Tel 2: 07 85 38 11 19
E-posta: tony@soropila.fr

KABALAK

Jarduera: Heletako ferien antolatzea

Bulegoa :

    • Lehendakaria: Pantxika Pagueguy
    • Vice-Lehendakariordea: Fréderic Irigoin
    • Diruzaina: Hervé Sabatou
    • Idazkaria: Pantxo Jorajuria
    • Kideak: Jean Pierre Delgue, Beñat Larre, Xavier Curutchet, Alain Neguelouart…

Harremanetarako: 05 59 37 61 65 (herriko etxea)

posta : mairie@helette.fr

 

Gure Facebook orria segi Page Facebook Kabalak

 

Kabalak elkartea Heletako herriak sortu zuen 2008an, Michel Jorajuria lehen lehendakariak bultzaturik, 1750ean sortu ferien berpizteko, gero eta jende gutiago biltzen baitzuten. Elkartearen xedea ekoizleen, kontsumitzaileen eta hazle hasiberrien arteko harremanen bultzatzea eta kalitatezko laborantza arduratsuaren garrantziari buruz sentsibilizatzea da.

Kabalak elkarteak 2 feria antolatzen ditu Heletan :

  • Santa Katalina feria, azaroaren 24an eta 25ean (ala hurbileneko asteburuan).
  • Primaderako feria: martxoko 3. aste hondarrean.

 

Kabalak elkarteak Blonde d’Aquitaine arrazako Euskal Herriko 7 probintzien arteko miga lehiaketa antolatzen du, martxoko 3. igandean.
2012z geroz, beste lankidetza bat abiatu du Euskal Herriko orga zaldi hazleen elkartearekin, Heletako plazan orga zaldi lehiaketa baten proposatzeko.

Donapaleuko Errecart lizeoarekin ere lankidetzan ari gara, urte guziz feriako afixaren egiteko.
Gogo on eta ideia berri guziak ongi etorriak dira, animazio berrien proposatzeko eta beraz, ferien dinamizatzen segitzeko eta publiko zabalagoaren jinarazteko.

HELETARRAK ELKARTEA

Harremanetarako solaskidea: Dominique ETCHEPARE ala Ttotte LARRE

Aurkezpena: Pilota elkartea, herriaren bihotzean. Bi txapelketa antolatzen ditu, palaz eta esku huska, eta udan, herritarren txapelketa.
Horiez gain, urtean behin, elkarteak loto handi bat antolatzen du ERREGELU gelan, bi txapelketak iragaten diren lekuan.

XENDRAZKOAK

Harremanetarako solaskidea: Laurent Gorre 06 64 45 45 30

Jarduera: mendi bizikletaren sustatzea.

Gure Facebook orria segi

 

Xendrazkoak mendi bizikletako kluba da. Frantziako FFC federazioko kide da eta mendi bizikletako eskola du.

Xendrazkoak elkarteak kirol izpiritua lehen tokian ematen du, lagun arteko giroaren, partekatzearen eta elkartasunaren bidez. Bestalde, noski, mendi bizikletaren oinarriak transmititzen ditu (segurtasunaren bermatzen jakitea, oinarri tekniko eta mekanikoen ikastea), ikasleek jakin dezaten bizikletaren behar bezala kudeatzen eta Baigurako patarren jausten.

Eskola garaian: asteazken arratsaldez, 1. taldea: 13:30-15:00 2. taldea 15:30-17:30 Larunbat arratsaldez: 14:00-17:00

MENDIKARI

Harremanetarako solaskidea: Michelle IRIGOYEN
Tel: 0559376578
E-posta: michelle.irigoyen@wanadoo.fr

Gertakariak: ibilketa taldeak mendi ibilaldiak proposatzen ditu. Udan, bizpahiru eguneko egonaldia ere antolatzen du, maiz uztailaren 14 inguruan.
28 kide baino gehiago ditu

.

GAUDEN BAT

Harremanetarako solaskidea: Gabriel ETCHEPARE
Tel: 05 59 37 68 38 / 07 83 42 36 75
E-posta: gabriel.etchepare@orange.fr

Jarduera: Ihiztarien elkartea

.

ELGARREKIN ELKARTEA

Harremanetarako solaskidea: LOUIS NOBLIA 06 78 57 34 04

Aurkezpena: Elkarteak 80 kide baino gehiago biltzen ditu. Adinekoek urtean 3 ateraldi egiten dituzte, parte hartzaileek pagatuak. Urtean 3 apairu ere egiten dituzte herrian, baita laugarren bat ere, herriko etxeak 62 urtetik goitikoei eskainia.

GAUDEN BAT PARROKIA ELKARTEA

Harremanetarako solaskidea: Paulette NOBLIA
Tel: 05 59 37 64 10
E-posta: paulette.noblia@orange.fr

Aurkezpena: Andra Maria elizako funtzionamendu eta material gastuetan parte hartzea, Andra Maria eskola pribatuaren eta Seroretxearen diruz laguntzea.
Gertakariak: Urteko parrokiako kermeza, uztailean
Helbidea: LARRIA etxea, HELETA

LES ECUREUILS ESKOLA PUBLIKO BURASOEN ELKARTEA

Harremanetarako solaskideak: Maylis Dublanc eta Corinne Hamidat
Tel: 06 08 95 51 36
E-posta : apecureuils@gmail.com

Facebook orria segi

Gertakariak : Seaska hustea, ferietako ostatua, bixkotx salmenta

ANDRA MARIA ESKOLAKO BURASO ELKARTEA

Harremanetarako solaskideak: Valérie BERRIA eta Chantal JORAJURIA
Tel : 06 08 16 07 76

E-posta: notre-dame.ecole-privee@wanadoo.fr

Facebook orria segi

Gertakariak:
MUS TXAPELKETA, urte guziz, Bazko ondorengo igandean. HELETAN GAINDI: gure herriko auzoguneen ezagutarazteko ibilaldi herrikoia; oinezko 2 ibilaldi zirkuitu —horietako 1 familian egitekoa—, eta mendi bizikletazko 2 zirkuitu —horietako bat teknikoagoa—.
BIXKOTX salmenta, bat Bazkoz, bat Omiasainduz.
Eguberriko izei salmenta.

BESTA KOMITEA

Harremanetarako solaskidea: DENIS URRUTY eta FRANCK NOBLIA
Tel: 06 45 27 84 95 et 06 60 46 08 44
E-posta:

Gertakaria: Herriko bestak agorrilaren 15 inguruan eta Besta Berri