Herriko etxea
Herriko etxea astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan zabalik da, 8:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 18:00etara. Larunbat goizetan, Auzapez jaunak biztanleei harrera egiten die, hitzordua hartuz. Hitzorduaren hartzeko, herriko etxeko idazkaritzara jo behar da.
Posta Agentzia
Herriko posta agentzian, postaren zerbitzuak eskura dituzu.
Eragiketa hauek egin ditzakezu:
- Gutunen eta paketen igortzea
- Tinbreen erostea
- Esku diruaren hartzea
- Txekeen eta esku diruaren sartzea
Irekitze tenoreak :
Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, 9:30etik 12:30era; eta larunbatetan, 9:00etatik 12:30era.
Gutunak 14:00etan biltzen dira, salbu larunbatetan 10:00etan.
Telefonoa : 05 59 37 52 92
Obretako langileak
Herriko bi langile herriko eremuen mantentze lanetan aritzen dira.
Herriko bideak, bide bazterrak eta arroilak erregularki artatzen dituzte. Lurralde osoan obrak ontsa banatzeko egutegiak proposatzen dira.
Mantentze programaren aitzinatze egoera ikus dezakezu, sarean ezartzen den eta erregularki eguneratzen den kartografiari esker : ikus kartografia
Gure bidezainen jarduerari buruzko galde ororentzat, herriko etxera jo, irekitze tenoreetan, ala zure beharraren berri eman, horretarako pentsatu eremuan.