Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat volutpat. Ut wisi enim ad

Discover Places

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh
Image Alt

Elkarteak

Heleta herri dinamikoa da eta elkarte anitz ditu.

SOROPILA elkartea 2009ko otsailean sortu zen, kultur eta arte animazio proiektu baten garatzeko, Santa Maria lekuaren inguruan.

Santa Maria XI. mendeko etxe gotortuaren izena da. Heletan dago, Baigura mendiaren oinetan. Bertan, ikusgarriak eta kultur ekitaldiak antolatzen dira (erakusketa, kontzertu, antzerki, performance, hizkuntza trukaketa…).

Santa Maria zer da?
-Asteroko kurtso/tailerren egiteko lekua: dantza modernoa, yoga, capoeira, grabadura, arte plastikoak.
-Artistendako egonaldi gunea: ikusgarrien sortzeko, performance ala erakusketa baten prestatzeko.

Haurrendako tailer pedagogikoak ere antolatzen dira.

Zerbitzuak: kontzertuak & ikusgarriak, asteroko kurtsoak, arte tailerrak, hizkuntza trukaketak.
Tel 1: 05 59 37 98 84
Tel 2: 07 85 38 11 19
E-posta: tony@soropila.fr

Harremanetarako solaskidea: Dominique ETCHEPARE ala Ttotte LARRE

Aurkezpena: Pilota elkartea, herriaren bihotzean. Bi txapelketa antolatzen ditu, palaz eta esku huska, eta udan, herritarren txapelketa.
Horiez gain, urtean behin, elkarteak loto handi bat antolatzen du ERREGELU gelan, bi txapelketak iragaten diren lekuan.

Harremanetarako solaskidea: LOUIS NOBLIA 06 78 57 34 04

Aurkezpena: Elkarteak 80 kide baino gehiago biltzen ditu. Adinekoek urtean 3 ateraldi egiten dituzte, parte hartzaileek pagatuak. Urtean 3 apairu ere egiten dituzte herrian, baita laugarren bat ere, herriko etxeak 62 urtetik goitikoei eskainia.