Herriaren aurkezpena:
Heleta Euskal Herriko Baxenabarreko herria da; Pirinio Atlantikoetako departamenduan da.
Gure herria (740 biztanle ingurukoa) mendien oinetan dago (pottoka anitz bizi zen ingurumenean), Ozeano Atlantikotik 30 minutura.
Heletan lan jarduera orotariko eta aberatsak badira :
– Etxaldeak, salmentarako produktuak ekoizten dituztenak (hegaztiak, Ossau Iraty sormarkako gasna etab.)
– Agour gasnategia
– Baratzeak, barazkiak zuzenean saltzen dituztenak
– Saltegiak (ostatu, jatetxe, epizeria)
– Ofiziale anitz.
Ondarea:
Ondare protohistorikoa:
- le Erregeluko harrespila (865 m)
- Garralda tumulua (470 m)
- Un Gaztelu zahar bat bada, hau da, protohistoriako plaza gotortua, Heletaren eta Lekorneren artean, Zihorri mendian (267 m) ;
Ondare zibila:
- Bitirenea eta Santa Maria jauretxeak XVII. mende hastapenekoak dira ;
- Aspaldiko etxe batzuk, bereziki XVIII. mendekoak, monumentu historikoen zerrendan sartuak dira ;
Erlisionezko ondarea:
- Heletako Andra Maria elizak, Baionako lehengo diozesakoek bezala, estaian zurezko galeriak ditu (Baionako apezpikuak zuen erabaki galeria horien eraikitzea, elizatiar gehiago sartu ahal izateko). Hauek 1695ekoak dira. Lehengo tradizioaren arabera, gizonak ziren galerietara igaten, eta emazteak behereko aulkietan jartzen ziren. Kantorea biziki apaindua da, izpiritu barrokoan. Elizan Jakue Nagusiaren estatua bat bada, Frantziako Kultura ministerioak haren zerrendetan sartua ;
- Bixintxo kapera XII. mendekoa da.
- Herria Errobiko bidean dago; hau da, Donejakue bidearen saihesbidean. Erromesek bide hori hartzen zuten Baionatik Nafarroako bidearen hartzeko, Donibane Garazin Pirinioak zeharkatu aitzin ;
- Heletan, Besta Berriz, gazteak XIX. mendeko jantzi militarrez beztitzen dira eta elizan erakustaldi ederra egiten dute, oroitarazteko eskualdea ez zela sekula Napoleonen meneko ezarri.
- Disko-formako hilarriak.
Herriko jende ezagunak:
- Jacques de Salagoity. XVIII. mendean sortu zen, Heletan, Garra etxean. Larresoroko seminarioan ikasketak egin ondoan, apez egin zen, eta Baionan hidrografia irakasle izan zen 1776tik goiti. Zientzien Akademian 1780an aurkeztu zen Élements de la science du Navigateur (“Nabigatzaileen zientziaren berri”) liburua idatzi zuen ;
- Michel Etcheverry. 1948an sortu zen Heletan. Pilotako jokalari profesionala izan zen, eta egun, euskal kantari herrikoia da.