Larrain Xokoa landetxea
Gîte de France labela: Larrain Xokoa, G 141100 erreferentzia
Zatoz maila bakarreko 80 m2-ko gure etxe independente politera. Euskal mendiak bistan ukanen dituzu. Larrain Xokoak 3 logela argitsu, egongela bat eta sukalde handi eta moderno bat, bainugela bat eta komun bat ditu; kanpoan, terraza estali bat, saloiarekin eta etzaulkiekin, paisaiaz nahi bezain beste gozatzeko. Baigura mendiaren oinetan, mendiko ibilaldi anitzen ezagutzeko parada ukanen duzu, parapentean, mendiko bizikletan ala belarreko trotinetan. Heleta Euskal Herriaren bihotzean dagoenez, kostaldearen eta barnealdearen bisitatzeko parada emanen dizu.
Landetxe berria da, 2019koa; 6 jende har ditzake, 3 ogiburuko sailkapena du.
Iristean, oheak eginak atzemanen dituzu, eta berogailu/aire girogailu itzulgarria barne ukanen duzu. Internet baliatzen ahalko duzu —Wifi. Aparkalekua eta bizikletendako garajea eskura ukanen dituzu. Animaliak ongi etorriak dira.
Ekipamenduak: baxera-ikuzgailua, garbigailua, izozkailua, mikrouhin labea, telebista, indukziozko kozinataula
Garbiketarendako prezio finkoa: 50 €
Joateko tenorea: 9:00. Iristeko tenorea: 17:00